ZER DA? / JARDUERA EREMUA
JARDUERA EREMUA
HKEEren 1/1988 sorrera legearen arabera, fiskalizazio esparrua ondotik zehaztutakoa da:
• Euskal Sektore Publikoaren jarduera, ondoko hauek osatzen dutela:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
- Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoak, --Sozietate Publikoak osatutako Administrazio Instituzionala eta Fundazioak.
- Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak, eta haien mendeko Ente
..Instituzionalak, Sozietate Publikoak eta Fundazioek.
-.Tokiko Erakundeak eta haien mendeko Ente Instituzionalak eta ...Sozietate Publikoak.
-.Lehen aipatutako erakundeetatik datozen diru publikoak
.. administratu edo erabiltzen duen beste edozein entitate.
• Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren laguntza ekonomiko edo finantzarioak hartzen dituen beste edozein pertsona fisiko edo juridikoren jarduera. Honelakoetan, fiskalizazioak laguntza horien erabilera egokiaren eta helburuen gainean jardungo du.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren fiskalizazio eginkizunerako 1/1988 Legeak zehazten duen jarduera eremu materiala ondoko puntu hauen egiaztapenean laburbil daiteke:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren jarduera.. ekonomiko finantzarioaren legezkotasuna.
• Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren ...
.jardueraren eraginkortasuna eta efikazia.
• Aurkeztutako dokumentazio finantzarioa aplikatu beharreko
--kontabilitate printzipioen araberakoa izatea.
• Jasotako laguntzen erabilera eta helmuga egokiak izatea.
Fiskalizazio eginkizuna betetzeaz gain, HKEE Eusko Legebiltzarraren aholku emailea ere bada gai ekonomiko finantzarioetan, betiere Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren eskariz.
|