| |
Herritarrari zuzenean jakinaraztea dugu azkenik, baina alderdi hau ere ez da ahaztu HKEEn, izan ere, honek ematen baitio hein handi batean behar duen gardentasuna.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegia premia horren jakitun da eta bere jardueran buru egin behar duen inpartzialtasuna ezagutzen du, hori dela eta, komunikazio irekiko politika bat ezarri du, hartzaileei dagokienez, bederen, eta aldi berean txostenen banaketa mugatu egiten du edukiaren aldetik; bestalde, Osoko Bilkurak onartzen dituen txostenez at aparteko adierazpenak egitea saihesten du HKEEk.
Helburu hori erdiesteko, Eusko Legebiltzarrak eta fiskalizazio-gai izan den erakundeak behin txostenak jaso eta gero, onartutako txosten guztiak EAEn dauden 38 komunikabidetara helarazten dira (idatzizko prentsa, irratia, telebista eta prentsa-agentziak). Txostenekin batera prentsa-ohar bat igortzen da argi bidez. Bestalde, komunikazio linea irekiak ditugu komunikabideekin txostenen edukiari edo HKEEren inguruko bestelako informazio beharrei buruzko eskabideei erantzun emateko.
Komunikazio hau egokia izan dadin, HKEEk badaki nolako abantailak eskaintzen dituzten komunikazio teknologia berriek, eta interneten aldeko apustua egin du bai dokumentazioa bidaltzeko, bai gure web orria www.tvcp.org txostenak berehala eskuratzeko bide izan dadin. Txostenak web orrian jartzen dira komunikabideetara helarazten diren une berean, beraz, edonork eskura ditzake.
Komunikabideetara posta elektroniko bidez igortzen dira, izan ere, sistema hau bizkorra da eta informazioa eskuratzeko aukera berdintasuna bermatzen du.
|
|