HKEE ETA ERAKUNDEAK / HKEE ETA EUSKO JAURLARITZA
HKEE eta Eusko Jaurlaritza
Printzipio klasiko batek ezartzen du hiru botereen bereizketak, Legegintzazkoa, Egiteratzailea eta Auzibidezkoa, araubide demokratikoak izan behar dituela oinarri. Testuinguru honetan, Epaitegiak egiten duen ekonomia eta dirubidezko kontrolak, legegintzazko botereak Gobernuan egin behar duen kontrolari laguntzeko balio du.
Funtzio hau argi adierazi zen HKEE sortzu zenean.Honela, bada, Autonomia Gobernua eta honen Administrazioa Epaitegiaren fiskalizazio lanaren hartzaile nagusi bihurtu dira. Bada, Epaitegiak urtero ezinbestean egin behar duen fiskalizazioetako bat, Autonomia Erkidegoaren Kontu Orokorraren kontrola da.
HKEE, Gobernua ekonomia gaietan kontrolatu behar duen erakundea izateak, ez gaitu interpretazio mugatua egitera eraman behar.
INTOSAIko Limako Adierazpenak dioen legez, kontrola bera ez da helburu bere horretan. Ordea, botere publikoek egin litzaketen lege, errentagarritasun, erabilera eta arrazionaltasun printzipioen arauzko desbideraketak azaleratzeko baliabidea da. Era honetan baizik ezingo dira beharrezko neurriak bideratu, eskura ditugun baliabideak hobetzeko.
Denborak erakutsi du HKEEren aholku eta gomendioek baliabide erabilgarrien kudeaketa hobetzea lortu dutela hainbat erakunde publikotan. Hala ere, hasierako txostenetan azaleratutako hainbat huts errepikatu egiten dira ondorengo fiskalizazioetan. Egoera honek, zer pentsatu sakona izateko abiapuntu izan behar du, erakunde publikoek Epaitegiak mamitzen dituen lanei ematen dien arretaz hausnarketa egiteko.
Aurreko guztiagatik, argi dago fiskalizatzaile eta fiskalizatuaren arteko harremanak estua behar duela izan, hori delako baliabideen banaketan arrazionalizazio handiagoa lortzeko modu bakarra. Halaber, garrantzitsua da bikoiztasunik ez gertatzea, Epaitegiak burutzen duen kanpo kontrolak Administrazioaren zenbait sailek egiten duten barne kontrola zapaldu edo estali ez dezan.
|