HKEE eta Eusko Legebiltzarra

HKEE eta Eusko Jaurlaritza

HKEE-a eta Kontuen Epaitegia

HKEE eta gainerako fiskalizazio sailen arteko harremanak

Europako Kontuen Epaitegia

HKEE-a Eurorai-ko fundatzailea

Kontuen Epaitegia



HKEE ETA ERAKUNDEAK/ HKEE ETA KONTUEN EPAITEGIA

HKEE eta Kontuen Epaitegia

1978ko Konstituzioak Estatuaren ekonomia jarduerak kontrolatzeaz arduratuko den Kontuen Epaitegi bat sortzeko beharra aipatzen du. 136. artikuluak "kontuen organo fiskalizatzaile goren" modura definitzen du eta dio lege organiko batek arautuko dituela horren osaera, antolaketa eta funtzioak. 1984tik aurrera, bestelako Kanpo Kontrolerako Organo autonomikoak agertu ziren, besteak beste, HKEE. Organo hauen jarduera esparruak bakoitzaren Autonomia Erkidegoaren lurraldea besarkatzen du.

1/1988 Legeak agintzen du HKEEren jarduera esparrua Kontuen Epaitegiari (Estatukoari) egotzitako eskumenak kaltetu gabe mugatzen dela. Eskumen hauen artean azpimarratzekoa da zenbait lan egiteko Kanpo Kontrolerako Organo autonomikoekin bideratutako koordinazioa.

Kanpo Kontrolerako Organoen egiteko ezberdinei dagokienez, esan  behar da kontularitzako erantzukizunaren auziratze gaietan, eskumena Estatuko Epaitegiak duela; ordea, Estatuko Epaitegiak hala eskuordetuta, HKEEk jurisdikzio-prozedura aurretiko izapidea egin dezake. Eskumen hau diru publikoen erabilera euren gain dutenek horien okerreko erabileragatik erantzukizunak zehaztea dela esan daiteke hitz labur. Izaera zibileko prozedura jurisdikzional berezia da, balizko zigor eta administrazio erantzukizunez bestelakoa. 

© Copyright. HKEE 2006 Eskubide Guztiak Gordeta. Erantzukizuna Azken Gaurkotzea:
ZER DA? - TXOSTENAK ETA OHARRAK - FUNTZIONAMENDUA - ERAKUNDEAK - BIDEOA - HOME - KONTAKTUA - MAPA