|
Landa-lanaren emaitza lehenengo txosten zirriborroa da, eta lan paper guztiekin batera (txostenean jasotzen diren ondorioen euskarri), beste arlo bateko fiskalizazio taldearen esku jartzen da, Kontrol Tekniko deritzogunean azter dezan. Kontrol honetan, egindako lana, ondorioak eta txostenean nola jasotzen diren aztertzen da berriro eta, horrela, lanaren alderdi guztiei buruzko eztabaida eta baliozkotze teknikoa egiten dira. Kontua egindako lanari barne kontrol bat egitea da, arrazoizkoa eta inpartziala dela ziurtatzeko.
Kontrol Teknikotik ateratzen den txosten zirriborroa eta txostenaren arduradunen eta Kontrolaren arduradunen artean sor litezkeen desadostasunak Ikuskatzaileen Batzorde Teknikoan (IBT) eztabaidatzen dira, eta hortik sortzen den Txosten Zirriborroa HKEEko Osoko Bilkurara eramango da, bertan aztertu eta, bidezko bada, onar dezan.
Osoko Bilkurako kideen gehiengoz onartuz gero, Behin-behineko Zirriborroa sortzen da eta fiskalizatutako erakundeari helarazten zaio nahi dituen alegazioak egin ditzan.

Alegazioak jasotakoan, txostenaren arduradunek aztertuko dituzte eta ondorengo bideak har ditzakete:
- Onartutako alegazioek txostena aldaraziko dute dagozkien ataletan.
- Onartzen ez direnak txostenaren azken aldean jasoko dira, eta fiskalizatutakoak egindako alegazioak direla adieraziko da.
Txosten proposamen hori berriro eztabaidatuko da Ikuskatzaileen Batzorde Teknikoan eta HKEEko Osoko Bilkurara igorriko da onar dezan, eta horrela aterako da behin betiko txostena.
Behin betiko txostenak zera eransten dio HKEEren txostenari, fiskalizatutakoak egindako alegazioen artean txostena aldarazi behar ez dutenak eta Osoko Bilkurako kideren baten boto partikularra bere botoaren esanahia adieraziz.
|