| |
Osoko kide bakoitzak eskaeren edukia aztertzen du eta eskurako baliabideen arabera, Osokoari bere gain har ditzakeen lanak proposatzen dizkio eta honenbestez, Urteko Lanerako Planean barne har daitezkeenak.
Osokoak kide bakoitzak egindako proposamenak aztertu ondoren, Lanerako Plana onesten du eta, kasua bada, bideratuko ez diren eskaerak justifikatuko ditu, gehienetan baliabide ezak eraginda, edota proposatu diren beste lan batzuk baino interes gutxiago dutela irizten dielako, dela aurreko urteetan egin direlako, dela unean uneko exekuzio egoerak etorkizunean egiteko uztea aholkatzen duelako (abian dauden obrak esate baterako).
Onetsitako Urterako Lana Eusko Legebiltzarrera igortzen da eta, jakina, nahitaez egin beharreko diren lan guztiak besarkatzen ditu eta lehentasuna ematen die Legebiltzarraren beraren Ekonomia eta Ogasun Batzordearen eskaerei; gogoan izan behar da Epaitegia Erakunde honen baitako dela.
Azkenik esan behar da, ekitaldian zehar HKEEren Osokoak Lanerako Plana aldarazteko erabakiak har ditzakeela.
|
|