HKEE ETA ERAKUNDEAK/ HKEE-REN ETA BESTELAKO KANPO KONTROLERAKO ORGANOEN ARTEKO HARREMANAK
HKEEren eta bestelako kanpo kontrolerako organoen arteko harremanak
Zenbait
autonomia erkidegok Kanpo Kontrolerako Organoak eratu
dituzte hainbat izen ezberdinekin. Hala nola, Nafarroa (Nafarroako
Comptos Ganbera), Katalunia (Sindicatura de Comptes de Catalunya), Valentzia Erkidegoa (Sindicatura de Comptes de la Generalitat Valenciana), Galizia (Consello de Contas de Galicia), Euskadi (Herri-Kontuen Euskal Epaitegia); Kanariak (Audiencia de Cuentas de Canarias); Gaztela-Mantxa (Sindicatura de Cuentas de Castilla La Mancha) Balearrak
(Sindicatura de Comptes de les Illes Balears), Asturias (Sindicatura de Cuentas del Principado de Asturias) eta
Madril (Cámara de Cuentas de la Comunidad de Madrid).
Kanpo kontrolerako kontrol organo
autonomiko ezberdinek, ia sortzetik, euren arteko lotura
bideak indartu dituzte. Saio hau hainbat hitzaldi, mintegi
eta prestakuntza saioen antolamenduan gauzatu da eta
horietan erakunde ezberdinetako kideek esperientzia
amankomunak partekatu dituzte, euren ezagutzetan
sakontzeaz batera.
Erakunde hauen guztien arteko
koordinazioa nabarmen areagotu zen 1995etik aurrera,
Auditoría Pública aldizkaria argitaratzen hasi zen
urtetik aurrera, alegia. Kanpo kontrolerako organo
autonomiko guztiek argitalpen hau abian jartzen eskuhartu
zuten eta horietako Presidenteek osatzen dute argitalpen
kontseilua.
Kanpo kontroleko erakunde autonomikoen arteko elkar-laguntza, HKEE eta
Comptos Ganberaren kasuan agerikoa da. 1992ko urriaren 8an erakunde biek Elkarlaguntzako Itune Markoa izenpetu zuten eta horri esker bien arteko loturak indartu ziren, bai langileen espezializazioan bai eta
fiskalizazio prozeduraren eredutzan ere.
Bi erakunde hauen arteko elkarrekikotasuna ez da teoria
mailara edo agirien trukera mugatzen; baizik eta
elkarrekin fiskalizazio txostenak egitera heldu dira,
esate baterako Euskatzaindiari buruz egindakoa, edo Leizaran autobideari
buruzko txosten partekatua, hain zuzen ere.
Lankidetzak beste esparru batzuk ere
besarkatzen ditu, hala nola, Udalbatzen Galdetegi
Funtzionalaren erredakzioa. Laburbilduta, ekimen honen
helburua udal adierazle sorta bat eratzea izan da, Udal
ezberdinen kudeaketan eraginkortasuna alderatzea
bideratuko duena.
Elkarlaguntza, Toki Batzen Galde-sorta Funtzionala eta horren antzeko beste arlo batzuetan ere aurki daiteke. Laburtuz, ekimen honek udal adierazle talde bat sortu nahi du Udalek egiten duten kudeaketaren eraginkortasuna konparatu ahal
izateko.
2006ko urtean Kanpo Kontrolerako
Organoen Presidenteen Batzarra eratu da, lehenengo
ekintzetako bat Iruñeko Aitorpena idatzi eta aho
bateko sinadura gauzatzea izan delarik. |