HKEE ETA ERAKUNDEAK/HKEE EURORAI-REN SORTZAILE
HKEE Eurorairen sortzaile
HKEak harremanak dauzka nazioarteko erakundeekin. Sektore Publikoaren Kanpo Kontrolerako Eskualdeko Erakundeen Organizazio Europarreko (EURORAI) kide sortzailea da. Erakunde honen helburu nagusiak honako hauek dira:
- Erakundefiskalizatzaileen elkar-laguntza bultzatzea bakoitzaren jarduera esparruetan.
- Diru-sarrera eta gastu publikoen fiskalizazioan ezagutza eta esperientzien trukea bideratzea.
- Bertako kideei, sektore publikoaren kontrolerako erakunde guztien legeriaz, antolakuntzaz eta funtzionamenduaz etengabeko informazioa ematea.
- Fiskalizazioarekin lotuta dauden gaiei buruzko ikasketak bultzatzea.
- Erakunde hauen zerbitzura diharduten langileentzat elkartruke eta hobekuntza ikastaroak antolatzea.
- Nazio bakoitzean erabiltzen diren hitzen definizio egokia egitea, fiskalizatzeko prozedurak hurbiltzearren.
HKEErekin batera, Autonomia Erkidegoetako Kanpo Kontroleko beste Erakunde batzuk ere kide fundatzaileak dira; hauek, Europako eskualdeetako Kanpo Kontrolerako Erakundeekin batera, EURORAI-ko kideen kopurua osatzen dute. |