Egitura eta antolaketa

HKEEren Osaera

Txostenak Jaulkitzea

Jarduera Esparrua

Memorias y Cuentas











................................................................
Aurreko Kideak


Lehendakaria: Jesús Álvarez Galdós

Lehendakaria: Milagros García Crespo

Lehendakaria: Juan Luis Laskurain Argarate

Lehendakaria: Rafael Iturriaga Nieva

Lehendakaria : Mª Asunción Macho Berroya

Lehendakariordea: Pedro Hernando Arranz

Lehendakariordea: Juan Carlos Gutierrez Pinedo

Lehendakariordea: Iñaki de Goiri Barrón

Josu Fernández García

Pedro Larrucea Martínez

Pedro Mª Urizar Duñabeitia

José Angel Quintanilla Angulo

Begoña López Errasti

Gotzon Olarte Lasa

ZER DA? / HKEEREN OSAERA

HKEEren osaera

Erakunde fiskalizatzaileak kide bakarreko edo kide anitzeko organo modura era daitezke. Lehenengo kasuan erakundearen zuzendaritza pertsona bakarraren gain dago eta bigarrenean, berriz, hainbat kideren gain.

 Legeak HKEEri dagokionez kide anitzeko organoaren moldea aukeratu du, tradizio latindarrari jarraiki eta halaxe egin dute erakunde fiskalizatzaile gehienak, Kontuen Epaitegia bera barne dela. Soil-soilik Gaztela Mantxako Sindicatura de Cuentas eta Nafarroako Comptos Ganberak eusten diote tradizio anglosaxioniarrari, kide bakarreko organoa garatu dutelarik.

Eusko Legebiltzarraren Osokoa da HKEEren kide bakoitza hautatzeko arduraduna, sei urteko aldirako. Horretarako, legebiltzarkideen erabateko gehiengoaren aldeko botoa behar da. Hautagaiek hainbat betekizun bete beharko dituzte. Beharrezkoa dute unibertsitate titulua izatea eta Epaitegiaren esparru funtzionalean beharrezko diren eskumenak egiaztatzea. Horretarako eskatzen den gutxieneko esperientzia 10 urtekoa da.

HKEEren kide izateak berekin dakar kargu publiko izaera ondorio orotarako. Honela, bada, aintzat hartzekoa da euren egitekoen aribidean, horietako bakoitzak epaiek eurek duten askatasun eta mugiezintasun bera dutela; horri lotuta bateraezintasun zorrotzak dituzte.

HKEEren Kideen agintaldiak 6 urteko iraupena du, Eusko Legebiltzarraren kideek dutena baino bi urte luzeago. Honek erakusten du legegileak epaitegiaren ezinbesteko independentzia eta euren lanen jarraipena bermatu nahi izan zuela legegintzaldi bakoitzaz haratago. Kargua hutsik geratuko balitz, hori ordezkatzeko hautatutakoak aurrekoak betetzeko zuen agintaldi bera izango du, hau da, sei urteko aldia betetzeko geratzen zaion denbora.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia kideak

Lehendakaria: José Ignacio Martinez Churiaque

Lehendakariordeae: José Miguel Bonilla Regadera

Jesús Mariano García Ruíz

José María Gorordo Bilbao

Begoña Marijuán Arcocha

Eusebio Melero Beaskoetxea

Gonzalo Vera-Fajardo Belinchón

 

Idazkari Nagusia: Teresa Crespo del Campo


 

© Copyright. HKEE 2006 Eskubide Guztiak Gordeta. Erantzukizuna Azken Gaurkotzea:
ZER DA? - TXOSTENAK ETA OHARRAK - FUNTZIONAMENDUA - ERAKUNDEAK - BIDEOA - HOME - KONTAKTUA - MAPA