Egitura eta antolaketa

HKEEren Osaera

Txostenak Jaulkitzea

Jarduera Esparrua

Memorias y Cuentas

ZER DA? / TXOSTENAK JAULKITZEA


Txostenak jaulkitzea

HKEEren egiteko nagusia, Euskal Herri Alorraren ekonomia eta dirubidezko iharduerak fiskalizatzea da. Egiteko hori ahalik eta berme handienaz egin ahal izateko, erakunde fiskalizatzaileak egoki iritzitako datu guztiak eska diezazkieke erakunde publikoei. 

Epaitegiak espediente guztiak ditu eskura eta egoki iritzitako egiaztaketak egin ditzake. Bera da, berebat, fiskalizazio lana  bere egoitzan edo kontrolpean dagoen erakundearen egoitzan egingo den; halaber, eskatutako informazioa aurkezteko epea ere berak ezarriko du. 

HKEEren lana eragozteko zeinahi ahalegin, lanaren oztopotzat hartuko da. Honela ulertzen da Epaitegiak eskatzen duen informazioa bidaltzeari uko egitea edo ezarritako epeak ez betetzea. Oztopatze guztiek hauste izaera edukiko dute eta Epaitegiak Eusko Legebiltzarrari jakinaraziko dio.

Ezin ahantz daiteke bai Legebilzarrak,  bai Epaitegiak berak ekimena dutela txosten bat egitea planteatzeko unean eta honenbestez, ekimen fiskalizatzailea dutela. 

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak urteko lanerako plana onesten du eta lana egingo duten lantalde teknikoei esleitzen die. Auditore taldeek lana mamitzeko beharrezkoa duten informazioa batzen dute, fiskalizazio-gai den erakundearen egitekoa oztopatu gabe. Datu hauen analisiak prozesuaren atal garrantzitsua osatzen du; honen atzetik behin-behineko txostena egingo du, ikerketa lanetik eskuratutako emaitza nagusiak besarkatuko dituena. 

 

HKEEren txostenen kalitate kontrola

HKEEk izena lortu du mamitu dituen Fiskalizazio txostenei dagokienez.

Kalitate hori eskuratzea ez da egiteko erraza izan. Txostenak dokumentu luzeak izan ohi dira, dati eta iritzi ugari jasotzen dituztenak eta horietan informazio kopuru handia erabili ohi da.

Auditore talde bakoitzak zehaztasunez aztertzen du txostenen edukia eta horien euskarriak. Hau guztia, ordea, ez da nahikoa.

Epaitegiak Kalitate Kontrola izenez ezagutzen den berme mekanismo bat bideratu du; bertan, beste aditu talde batek, txostenaren exekuzioan zerikusirik izan ez duenak, txostena egin duen taldearen lana berraztertzen du, behin-betiko onetsia izan aurretik beharrezko diren betekizun teknikoak dituela egiaztatzearren. Era honetara, azaleratu ez den zeinahi eratako hutsik txikiena ere izatea saihesten da eta txostena azken fasera igaroko dela bermatzen da, ondorio guztien euskarria behin egiaztatu ondoren.

Baldin eta talde txostengilearen eta kalitate kontrola egin duen taldearen artean desadostasunak baleude, Batzorde Teknikoan aztertuko dira eta bere horretan iraungo balute, behin-betiko Osokoak ebatziko ditu.

HKEEren Batzorde Teknikoa

HKEEren Osokoak bearrezko iritzi zion jardute atal tekniko eta kontsultiboaz hornitzeari, Epaitegiaren txosten guztiak Osoko bilkuran eztabaidatu eta onetsi aurretik aztertuko zituena.

Batzorde Tekniko hau Epaitegiaren Lehendakariak, Idazkari Nagusiak eta Auditore Buruek osatzen dute.

Horietako saio bakoitzean aztertzen denaz dagokion akta egiten da. Berebat, geroko txostenak idaztean aplikatu beharko diren irizpide orokorrak hartzea eragiten duten erabakien gaineko oharrak jasoko dira.

Alegazioak

Behin-behineko txosten hori, jada kalitate kontrola eta Batzorde Teknikoa gainditu eta Osokoak onetsi duena, fiskalizatutako erakundeei igorrik zaie.

Erakunde hauek Epaitegiak egindako oharpenen aurrean egoki iritzitako alegazioak aurkezteko epea daukate.

Behin alegazio horiek aztertu ondoren, auditore taldeak behin-betiko fiskalizazio txostena mamituko du, alegazio horiek onartu edo saihesten dituela, edo txostenean azaldu beharrekoak diren alderdiak adieraziaz edo txostena aldatuaz. Onartu ez diren alegazioak txostenaren testuari txertatuko zaizkio.

Txosten hau berriz aztertuko dute Batzorde Teknikoan eta HKEEren Osokoan, oraingoan behin-betiko txosten modura onetsia izateko.

HKEEren Lehendakariak izenpetutako fiskalizazio txostena Eusko Legebiltzarrari eta fiskalizazio-gai izan den erakundeari aurkeztuko zaio eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialera igorriko da argitaratua izan dadin.

 
 
© Copyright. HKEE 2006 Eskubide Guztiak Gordeta. Erantzukizuna Azken Gaurkotzea:
ZER DA? - TXOSTENAK ETA OHARRAK - FUNTZIONAMENDUA - ERAKUNDEAK - BIDEOA - HOME - KONTAKTUA - MAPA