HKEE ETA ERAKUNDEAK / EUROPAKO KONTUEN EPAITEGIA
Europako Kontuen Epaitegia
Europako Kontuen Epaitegia, Bruselasko 1975eko Ituneak sortu zuen. Epaitegi hau 1977an hasi zen lanean eta , 1993ko azaroaren 1ean, eskubide osoko bihurtu zen Maastricht-eko Ituna indarrean sartzearekin batera. Egoitza Luxemburgon du.
Europako Elkartearen Ituneak, Europako Kontuen Epaitegiak Estatu kideetan egiten dituen kontrolak nazio kontrol erakundeekin elkarlanean egiteko agintzen du.
Erabaki honen helburua, Europako Kontuen Epaitegiaren eta nazio kontrol erakundeen artean elkarlaguntza funtzionala lortzea da. Azken
hauek, Europako Kontuen Epaitegiaren kontroletan parte hartzeko gaitasuna
dute; eta hauek oinarrizko erreferentzia dira kontutan hartzen badugu
"in situ" daukaten gizataldea, euren kabuz lortzen duten informazioa, kasu bakoitzean aplikagarri den nazio legegintzaren eta euren administrazioen funtzionamenduaren
ezagutza. Guzti hau, kontrola egiten diharduenarentzat
ezinbesteko bihurtzen da.
Programa komunitarioak kudeatzeko eskumenak,
ia gairik gehienetan nazio administrazioen alde eskuordetzen
dira eta honenbestez, grabitate zentroa progresiboki kide
diren estatuetako kontrol organoetara lerratzen da. Honela,
bada, erkarlana ez da bakarrik legeak hala agintzen duelako
ezartzen, baizik eta kontrol egitekoaren beraren
eraginkortasun-betekizun modura, baterako txostenak mamitzea
ere iritsi dena.
Era berean, kanpo kontrolerako organo
autonomikoak abian jartzearekin, Estatuaren lege-administrazioko eskema deszentralizatuak aurreko prozedura bera errepikatzen
du eta maiz HKEE Europako kontrol-organoekin harremanetan jartzen
du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean burututako egitasmoak
fiskaliza ditzan, baina beti ere, Europar Batasuneko
fondoen finantzaketa erabateko edo zatizkoa duten agintari
autonomikoen ikuskaritzapean.
|