............................................................................
images Ospakizunaren irudi galeria

SARRERA / 20. URTEURRENA

Herri-kontuen euskal epaitegiaren prentsa oharra, sortu zeneko 20. urteurrena gaurko egunez, 2009-ko irailaren 21-ean ospatzen dela eta.


HKEEk urriaren 20an erakunde fiskalizatzailea sortu zuen otsailaren 5eko 1/1988 Legearen promulgazioaren 20. urteurrena ospatu du; hori dela-eta, Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian ekitaldi instituzionala egin da eta bertan esku hartu dute Eusko Jaurlaritzaren lehendakari Patxi López jaunak, Eusko Legebiltzarraren lehendakari Arantxa Quiroga andreak, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakari José Ignacio Martínez Churiaque jaunak eta Kontuen Epaitegiaren lehendakari Manuel Núnez Pérez jaunak.
 
Oroitzapenezko ekitaldira 150 gonbidatutik gora etorri dira, besteak beste, HKEEren Osokoaren kideak eta bertako langileria ez ezik, kanpo kontrolerako beste erakunde autonomiko batzuetako lehendakari eta kontseilariak ere bai.

Ospakizunean Euskal Herriko agintari nabarmenak izan ditugu, Arabako Diputatu Nagusiorde den Claudio Rodríguez jauna eta Euskal Herrian Gobernuko ordezkari den Mikel Cabieces García jauna, esaterako.

Ekitaldiari hasiera ematean, HKEEren lehendakariak azpimarratu du 20 urte hauetan herri-administrazioak ohitu egin direla diru publikoen kudeaketaren gaineko kanpo kontroleko prozesuak izatera eta 420 fiskalizazio txostenetik gora mamitu ondoren, herritarrei bide eman zaie euren diruari administrazioek eman dioten erabilera hobeto ezagutzeko.

 

 Eta gerora begira adierazi du, auditoria publikoak ez duela soilik egiaztatu behar ea aurrekontu publikoa ordenamendu juridikoak agintzen duenaren arabera kudeatu den, baizik eta, aurreikusitako emaitzak eskuratu diren ere balio-neurtu beharko duela.

Kontuen Epaitegiaren lehendakari den Manuel Núnez jaunak, HKEE zoriondu du eta pozik azaldu da, gainera, gero eta Epaitegi Autonomiko gehiago daudelako. Berebat, hiritarrak mezua bereganatzea bideratuko duen komunikazioa hobetzen duen aparteko erronka azpimarratu du.

Eusko Legebiltzarreko lehendakari den Arantxa Quiroga andreak egungo krisiari eta guztiok buruz-buru lan egiteko beharrari buruzko hausnarketa egin du, beste hainbat helbururen artean, hezkuntza sistema hobetzeari eta berrikntzan inbertitzeari azpimarra eginez, krisialdi horretatik irteten launduko digutenak; honela, bada, inoiz baino garrantzitsuago iritzi dio sektore publikoaren kontrol eta gardentasunari eta ildo honetan Legebiltzarraren babes betea bermatu du, administrazioaren legezkotasuna, zuzentasuna, eraginkortasuna eta efizientzia gainbegiratzeko egitekoan.

Ondotik, hiru hitzaldi eman dituzte:

Lehenengoa, Rafael Vicente Queralt jaunak eman du, Valentziako Erkidegoko Compteseko sindiko nagusi, Kanpo Kontrolerako Organoetako “Lehendakarien Konferentziako” lehendakari eta EURORAIko idazkari nagusi denak eta hitzaldiaren izenburua “Kontuen Epaitegiaren eta Kanpo Kontrolerako Organoen arteko harremanak” izan da; bertan proposatu du kanpo kontrolerako organoek Kontuen Epaitegiaren araudiaren gainean aurrera begira egingo den aldaketan lagundu, babestu eta parte har dezatela. Berebat, auditoriako nazioarteko arauetara egokitzeko dagoen beharra azpimarratu du, adostutako ordenamendu berri baten bitartez.

Bigarren emanaldia Javier Medina jaunaren eskutik etorri da, Kontuen Epaitegiaren Auzipetze Saileko kontseilari dena, eta hitzaldiaren mamia “Politika Publikoen Ebaluazioa eta Kanpo Kontrola” izan da, zeinetan Ebaluazio Agentzien eta Kanpo Kontrolerako Organoen arteko berdintasun eta bereizkuntzen gaineko hausnarketa egin duen, jardueraren helburu, txostenen hartzaile eta bestelako alderdiei dagokienez.

Hirugarren hitzaldia Milagros García andreak egin du, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakari ohi eta Kontuen Epaitegiaren lehendakari ohi izandakoak, “Ekonomiaren Zikloak eta Krisialdia” izenburupean; bertan ekonomia zikloen gaineko azterketa egin du, depresio orokorreko egungo egoera eta eite keynesiarreko politika fiskaleko neurrietara jotzeko beharra justifikatzen duena, interes tasa izugarri baxuek eragindako moneta-politiken neutralizazioaren aurrean.

Hitzaldi hauen ondoren, Erakundearen Urrezko Ikurra eman zaie HKEEren lehendakari ohi den Juan Luis Laskurain jaunari eta HKEEren kontseilari ohi den Begoña López Errasti andreari, Erakundea indartzeko garatutako lanaren aitortza modura.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren lehendakari den Patxi López jaunak 20. urteurreneko oroipen ekitaldiko itxiera hitzaldia eman du. Lehendakariak Herri-Kontuen Euskal Epaitegia autogobernuaren oinarri-oinarrizko zutoin izendatu du, euskal erakundeek fiskalizazio atal sendoa behar baitute, eraginkortasun eta efizientzia neurriak ere proposatuko dituena.

Azkenik, begirunea eskatu du bere burujabetasunerako eta hau zalantzan jartzea, sistema demokratiko osoa zalantzan jartzea dela adierazi du.


© Copyright. HKEE 2006 Eskubide Guztiak Gordeta. Erantzukizuna Azken Gaurkotzea:
ZER DA? - TXOSTENAK ETA OHARRAK - FUNTZIONAMENDUA - ERAKUNDEAK - BIDEOA - HOME - KONTAKTUA - MAPA